Zunbeltz Nekazaritzako Test Guneko lehen behi-produktu ekologikoak aurkeztu dira

Produktuak Garai Mitxelena eta Andres Azanzaren behi-haragi ekologikoaren proiektu kolektibokoak dira

Dagoeneko salduta daude Iturgoyen eta Lezaungo Garai Mitxelenak eta Andres Azanzak osatutako proiektuaren Pirinioetako lehen 30 txahal ekologiko sortak. Azaroaren 8tik aurrera egongo dira eskuragarri.
Bost kiloko loteak dira: entkota, xerrak, txuleta edo azpizuna, haragi xehatua, txurraskoa eta gisatzeko haragia. 85 euroan saldu dira.

Loteak Etxarri-Aranazko Kalaska kooperatibarekin lankidetzan egin dira.

Zunbeltz Nekazaritzako Test Guneko produktuak kontsumitzeak inguruko nekazaritza-sektorean gazte ekintzaileei laguntzea dakar, belaunaldien arteko erreleboan lagunduz eta produktu ekologikoak sustatuz.