Proiektua

Helburuak

Ekintzaileek nekazaritza proiektuekin esperimentatzeko ingurune seguru bat sortzea da helburua. Laguntza eta prestakuntza prozesu baten bitartez abeltzain hauen balizko instalazioak bultzatuko dira, beti ere, belaunaldien arteko erreleboa, lankidetza, ekonomia zirkularraren eta naturaren zaintzaren printzipioen arabera.

Nekazaritzako Test Gunea, gainera, gure lurralde dinamizatzeko gunea da. Askotariko formakuntzak eskaini eta aktore desberdinen arteko proiektu berriak sustatzen ditu.

Proiektu pilotu gisa hasi zen Nafarroako Gobernuaren LGPren 16.2 neurriaren bidez, FEADER funtsen bidez (“Europak landa eremuan inbertitzen du”) eta Nafarroako Gobernuak, Andia Mankomunitateak, NUPek eta NNPEKek entitate bazkide gisa bultzatuta.

Gaur egun, Zunbeltz Landa Garapenerako Elkartea arduratzen da koordinazioaz eta kudeaketaz, eta Nafarroako Gobernuaren eta Carasso Fundazioaren babesa du.

Nekazaritza-ekologiko sektorean pixkanaka sartzea

Ezagutzaren transmisioa

Belaunaldien arteko erreleboa erraztea

Landa eremuan biztanleriaren finkatzea

Testerrei eskaintzen zaien euskarria

Lurrak eta azpiegiturak (euskarri fisikoa)

Horien artean, Zunbeltz eta La Planillako eremuak nabarmentzen dira, zeinak Nafarroako Gobernuak Andia Mankomunitateari utzi dizkion hamar urterako bederen.

Prestakuntza praktikoa eta aholkularitza (euskarri integrala)

Abeltzainen eta beste aditu batzuen laguntza, produkzio-proiektuak abian jartzeko beharrezkoak diren hainbat arlotan.

Prozesuan laguntzea (legezko euskarria)

Zunbeltz Elkarteak hitzarmen partikularrak sinatzen ditu tester bakoitzarekin, bere proiektuaren ekoizpen-orientazioaren arabera. Testerrari abala eskatzen zaio.

Tester gisa parte hartu nahi duzu?

Tester gisa parte hartu nahi duzu?